• SAN JUANAK. BALANTZEA:
    • Herritarren inkestak eta antolatzen ibili den lan taldeak egindako balantzearen arabera, esan dezakegu, festak giro onean eta ondo joan direla, oro har.
    • Hutsune batzuk detektatu eta ekitaldi batzuk elkar solapatu badira ere, programatutako guztia atera da aurrera.
    • Ekimen berriek, kirol lehiaketa eta txarangarekin poteo edo birak, adibidez, arrakasta handia izan dute.
    • Festak egun gehiegi hartzen dutenaren iritziak ere jaso ditugu inkesta batzuetan.
  • POLIKIROLDEGIKO KLIMATIZIOA ALDATZEKO OBRAK: makinaria garaiz etortzen bada, udazkenerako bukatuta egonen da. VEOLIA enpresa izan da lehiaketa irabazi duena puntuazioz.
  • KATTUKAKO TEILATUAN EGUZKI PLAKAK: astelehenean hasiko dira jartzen. Plaka horiek sortuko duten argi indarra Kattuka beraren beharrak, Udal bulego, Eskola Berria eta Poligonoko argiteriaren beharrak hasetzea espero da. Sobratuko balitz, ta posible da hala izatea, Polikiroldegira bideratuko litzateke soberakina.
  • PARTZELARI 2ren KONPONKETA lanak ere aste honetan bukatzea espero da.
  • SANDINDEGIKO EGUNAREN TOKI ALDAKETA AURTEN:
    • Abuztuaren 24an ospatuko dugu baina Sandindegirako bideak ITXITA jarraitzen du IBILGAILUENDAKO zubi parean eta ezingo gara Sandindegira joan.
    • Horren ordez, herriko plazako estalpean ospatzea proposatzen ditugu bazkariak.
    • Eguerdiko 12:00tan trikitilariak ibiliko dira kalejiran eta aate egonen da plazan Udalaren eskutik.