Hondakinen bilketa

Sakanako hondakinen bilketaz Sakanako Mankomunitatea arduratzen da. Materia organikoa, ontzi arinak, papera eta kartoia, beira eta errefusa bereizten dira eta etxe bakoitzak bere pertza ateratzen du dagokion egunean. Bestalde, banaka edo auzoka konposta egiten da materia organikoarekin.

Gaikako bilketaren inguruko informazio osoa Sakanako Mankomunitatearen webgunean duzue.

Etxe tresna elektrikoak eta beste hainbat gauza garbigune mugikorrera edo Arbizuko transferentzia gunera eraman daitezke eta altzari handiak berriz Emauseko Trapuketariek biltzen dituzte, horretarako 948 464 867 telefonora deitu edo Mankeko formularioa bete dezakezue.