2023-2024 IKASTURTERAKO EGITASMO NAGUSIEN LABURPENA

  • KULTURA:
    • Herriak herriarentzat: partehartzailea eta herritar guztiona. Hau da lelo nagusia. Horretarako:
      • Batzorde ireki bat antolatzen saiatuko gara, kultur programazioan nahi duenak parte har dezan.
      • Herritar berriei gure herriko kulturan murgiltzen lagunduko duten ekimenak antolatu.
      • Herritarren prestutasu eta gustoez jabetzeko inkesta bat burutzea nahi dugu.
      • Herrian eta Sakanak jada dauden kultur iniziatiba ezberdinak sustatu.
    • Festak eta jai egunak:
      • Herriko festak modu parte hartzailean antolatu. Horretarako batzorde ireki bat antolatuz.
      • Jai egun ezberdinen inguruan hausnarketa kolektiborako tartea ireki eta metodologia zehaztu, eman behar diren moldaketak eman eta indartzeko edo bertan behera uzteko.
    • Ideia proposamen sorta:
      • Gau beltza: egun egiten den kalejiraz gain, usadio honen nondik norakoen inguruko lanketa egin.
      • Musika eskola ezberdinetako ikasleek eskeinitako emanaldia/ak antolatu.
      • Zine emanaldiak udal aretoan, eta eguraldiak uzten duenean, frontoi zaharreko eztalpean.
      • Arbizu eta inguruak ezagutzeko txango gidatu ezberdinak egin.
      • Ikastaroak: sukaldaritza, margoketa, senda belarrak, garagardoa nola egin?.... Monitoreak lortzen baditugu denak gauzatuko genituzke.
  • EUSKARA:
    • UEMA eta MANK.eko euskara teknikariekin batera, plangintzatutako ekimen eta egitasmoak garatu.
    • Erabilera sustatzeko egitasmo ezberdinen plan bat egin.
    • Herritar berriei euskaran trebatzeko edo ikasteko dituzten aukerak azaltzeaz gain, ikasketa erraztuko duten ekimenak garatu: herrian bertan sortzen saiatu euskara ikasteko talde bat, oinarrizko erabilera sustatzeko hiztegitxoak banatu,...).
  • INGURUNEA ETA ENERGIA:
    • Abian jar daitezkeen proiektu txikitzaileen aurrean (autopista elektrikoa eta AHT) zentzuzkoak diren alternatibak defendatu eta gure esku dagoena egin txikitzaileak direnak ez garatzeko (zundeaketetarako baimenik ez eman, alegazioak aurkeztu,...).
    • Energia burujabetasuna bultzatu (obra berrietan energia berriztagarrien erabilera bultzatu, komunitate energetikoen sorrera bultzatu, Goienerrekin lankidetza garatu...).
    • Abere edo landare espezio inbaditzaileen katalogoa egin eta zer egin beharko genukeen azaldu bertan.
    • Kiroldegiko dutxetan uraren erabilpen arduratsua bultzatzeko kartel edo iragarkiak jarri.
    • Erabilitako bizikletak konpondu eta berriz erabiltzeko proiektua martxan jartzea aztertu. Bizikleta horiek, behar dituzten herrialdeetara bidaliko genituzke ONG-en bitartez.
  • POLITIKA SOZIALAK:
    • Gaztetxoko eta jubiloteka martxan jarri.
    • Ludoteka martxan jartzeko gurasoekin bildu.
    • Udarako tailerrak antolatu.
  • BERDINTASUNA:
    • MANK.eko berdintasun zailetik antolatzen diren tailer, hitzaldi eta egitasmoak herrian zabaldu.
    • Herriko talde feministak (Arbizuko kasuan, Bilgune Feministak) antolatutako deialdiak babestu eta bertan parte hartu: martxoak 8, azaroak 25, azaroak 30eko GREBA OROKOR FEMINISTA,...
    • Behar izanez gero, emakumeon aurkako eraso matxisten aurrean landu eta onartuta dagoen PROTOKOLOA martxan jarri Udaletik.
    • Ikasturtean behin, gutxienez, herrira zerbait ekarri:
      • Hitzaldi, tailer, bakarrizketa, Gaztetxokoko gaztetxoendako dinamikaren bat,...
  • KOMUNIKAZIOA:
    • Udal komunikazioa egin eta bidaltzen jarraitu.
    • Udal Komunikazioak whatsapez bidali eta web gunean zintzilikatzeaz gain, idatziz jartzeko, herrian 3 toki prestatu (panelak adibidez).
    • Udalak antolatu edo babes ditzaken ekimen ezberdinak komunikatu: Guaixe, whatsap, web, bando, buzoneoa,.... erabiliz.
  • PARTE HARTZEA:
    • Ikasturte honetan eskola zaharraren obrak hasi eta burutu beharko genituzke, diru laguntzen baldintzek hala markatzen bai dute. Behin obra bukatuta, eraikina ERABILTZEKO ARAUAK prestatu beharko ditugu eta, ARAU HAUEK, modu parte hartzailean erabakitzea nahiko genituzke.
    • Kultur programazioa egiteko, festen antolaketarako eta jai egun batzuen inguruko hausnarketa kolektiborako metodo parte hartzailea erabiliko da. Horretarako  lan talde irekiak antolatuz edo prozesu esberdinak irekiz, kultur eta festen batzordeetatik.
    • Gogoratu, partehartzea@arbizu.eus email helbidea aktibo dagoela eta edozein ideia edo gogoeta hara bidal dezakezuela. Baita udalean bertan, eskaera orria betez, zuen eskaerak egin ditzakezuela.
  • KIROLA:
    • Multikirolen ikastaroa antolatzeko saiakera eginen da. Haurrek aukera izan beharko lukete kirol bat baino gehiago frogatu eta zeinetan aritzea nahi duten erabaki.
    • Horretarako, udal zinegotziez gain, guraso eta kirolen bat praktikatu eta erakusteko prestutasuna duten herritarrak behar ditugu.
    • Kirol bakoitzarekin 2-3 asteko saioak izanen lirateke.
    • 2024ko martxoa-maiatza bitartean antolatzea litzake aurtendo ikasturteko erronka.
    • DUATLONA ere antolatuko dugu udaberrian.