- GIZARTE ZERBITZUAK:
- Integrazio soziala bultzatzeko planaren barruan, Urdiaindik Arruazu bitarteko herrietan lan ezberdinak egiteko 4 lagun eta monitore bat kontratatuko dira, 6 hilabetez, horretara bideratutako dirulaguntzak baliatuz. Udara eta udazkena emanen dute ln ezberdiank egiten herriak txandakatuz.
- GARBIGUNEA:
- Azpian doazen argazkiek argi adierazten dute garbigunea baino, zikin gunea bihurtu dela gurean toki hau.
- Denbora tarte bat eman du txukun, baina berriz zabortegi bezala erabiltzen hasi dira batzuek.
- Abisua pasatuta dago, baina isunak jartzeaz gain zonalde hori, laburrean kamarekin begiztatuko da horrelako jokabide arduragabeak saihesteko asmoz.
- Egunero pasatzen dira hondakinen bila. Altzari eta gainontzeko hondakin handiak Emauseko Traperoek eramaten dituzte abisua pasatu ondoren. Utzubarrera joan gaitezke astean 5 egunez hondakinak eramatera. Furgoneta ibiltaria dabil.... Gure aldetik ez badugu ahalegin minimo bat egiten, guk geuk sortzen ditugun hondakinak behar bezal dideratzeko, etorkizun gaiztoa dugu jendarte eta gizaki bezala, gure ingurunearekiko behintzat.