- ALOKAIRUKO ETXE BIZITZAK ETA NASUVINSA:
- Gogoan izanen duzue 2020-2021ean hasi ginela proiektu honekin bueltaka. Ikusita herrian alokatzeko etxe falta zegoela, NASUVINSArekin jarri ginen harremanetan. Herriko lurra eman eta beraiek prest ote leudeken 5 etxebizitza eraikitzeko. 2022ko irailean sinatu genuen beraiekin konbenioa, non jasotzen zen, alokairurako 5 etxe eraikiko zituztela.
- 2023an proiektua egin zen, herriko arau subsidiarioak kontuan hartuta eta NASUVINSAn dago proiektua geroztik.
- Obra, 2024ko udaberrian hasteko zen, baina ikusten duzuenez, ez da hasi. Behin baino gehiagotan galdetu dugu proiektuaren egoeraz eta obren atzerapenaz, baina orain arte ez digute erantzunik eman.
- Orain jakin dugu obra ez dela, oraingoz behintzat, eginen. Ez dagoela dirurik eskaera asko jaso direla eta.
- Gobernuak herri handietarako etxebizitaren inguruko planak egin eta gauzatzen hasita dago: herri tentsionatuen izendapena, Sarrigurenen 4.000 etxebizitza eraikitzeko plana,.... Baina 5.000 biztanletik beherako herriondako ez dago planik nunbait.
- Oso haserre gaude. Herri txikietatik herri handietara joateko politikak sustatzen ari dira praktikan eta bitartean, zonalde ruralak ez hustutzeko, ustezko jardunaldiak antolatzen dituzte. Etxebizitza politika eraginkorrik gabe, herri txikiak hustutzera doaz poliki poliki. Honen aurrean, gure egoera bertsuan dauden beste herri batzuekin jarriko gara harremanetan denok batera ekimen bateraturen bat antolatzeko proposamenarekin. Gure ustez, gutxienez, haserre hau publiko egin beharko genuke komunika bideetan, Gobernuari presioa egiteko, horrez gain beste ekimen bateraturen bat adostuko bagenu, ederto. Dena beharko dugu herri txikiok, gure eskaerak entzun arazteko.
- Joanen gara informatzen.
- Bide batez, herrian etxe bizitza hutsak dituzten jabeei ere zuzentzen gatzaizkio, konturatzeko zein garrantzitsua den etxe hutsak alokatzea gazteak, batez ere, bertan bizitzen jarraitzeko.