- ARBOLA EGUNA: Otsailean izanen da, lehen hamabostaldiko iganderen batean, eguraldiaren nondik norakoak ikusita zehaztuko dugu eguna, eta parte hartzera gonbidatuak dauden familiei esanen zaie aurrez.
- BAZKIDETZA SARRERA DOHAINIK: Otsailean zehar polikiroldegian bazkide izan nahi duenak EZ DU ordainduko sarrerako tasa.
- IYOTIEN 2025: 2023 eta 2024 ko iyotietan, Udalak polikiroldegiko frontoian festa gune bat sortzea erabaki zuen. Arrazoia argia zen, garai haretan herrian oso taberna gutxi zeuden eta ez zegoen baldintza onik festarako. 2025ean egoera aldatu da, zorionez jada, nahiko taberna dago.
- Beraz, aurtengo asmoa aldaketekin dator, beti ere jendeak erantzun ona ematen badio ekimenari. Hau da proposatzen duguna:
- Herri bazkaria antolatu frontoian, bazkal ondoren txaranga batek bizpahiru kanta jo bertan, bildu mahaiak eta segidan kalejiran ateratzea txarangarekin herriko tabernei buelta bat emanez arratsalde partean.
- Frontoian tabernarik ez litzateke antolatuko.
- Bazkari-txaranga antolatzeko gutxieneko tiket salmenta egon beharko da.
- Bazkaritarako tiketak otsailaren bigarren astean jarriko dira salgai data muga batekin.
- Beraz, aurtengo asmoa aldaketekin dator, beti ere jendeak erantzun ona ematen badio ekimenari. Hau da proposatzen duguna: