• PINTURA IKASTAROA: 4 lagunek eman dute izena. Taldea osatzeko beste 2 behar dira gutxienez. Norbait animatzen bada deitu Udalera eta izena eman lehen bai lehen, horrela, ikastaroa urtarrilean hasiko litzeteke, festen ondoren.
  • GAZTAINA ERREAK SALTZEKO POSTUA: bi astetan jartzeko baimena eskatu eta eman diogu. Beraz, gaztaina erreak jateko aukera izanen dugu pare bat astetan.
  • ABENDUAK 24:
    • 17:30tan: HERRIKO DANTZARIEN EMANALDIA PLAZAN.
    • 18:30tan: OLENTZERO ETA MARIDOMINGIren bila joanen gara. Ondoren, opari banaketa Argi Bidea elkartean.
  • UDALA OSATZEN DUGUN TALDEAREN aldetik, gaua mozten eta eguna luzatzen hasten den data hauetako festak, ondo ondo pasatzea opa dizuegu denoi. Senide ta lagunekin egon nahi eta ezin dutenak, gogoan ditugu. Data hauetan bultzatzen gaituzten kontsumo neurri gabean erori gabe disfrutatzen dakizuenoi,  bejondeizuela. Zaintza eta etxekolanak normaltasun osoz banatzen dituzuen sendi, bikote edo lagunak goraipatzen ditugu, zuek zaretelako etorkizuna. Zorionak eta urte berri on!