• Mank. eko lehendakaria eta Sakanako Garapen Agentziako kudeatzailea, Sakanako udal guztietara erronda egiten ari dira Mank. eta SGA-ko antolaketa, funtzioak, zerbitzuak, proiektuak,.... udal taldeei azaltzeko. Besteak beste, bi lan ildo nagusi markatu dituzte hurrengo urterako:
    • HONDAKINEN bilketa:
      • Sistema berriarekin 10 urte bete diren honetan, balantzea egin eta herriz herri eta udalez udal, ariketa parte hartzaileak eginen dira ekarpenak jaso eta zerbitzua hobetu eta eraginkortzeko.
    • KOMUNITATE ENERGETIKOA: Sakanako komunitatea eratu eta legeztatuko da martxoan. Hola, ondoren sortuko diren komunitate txikiagoei aterpe juridikoa eskeiniko zaie prozesu burokratikoa era bat arinduz.
  • IYOTIEK 2024:
    • Bazkaria emateko katerina eta musika emanaldia jada, lotuta ditugu. Datorren astean aterako ditugu tikeak salgai.
    • Iaz planteatu genuen bezala, gutxienez, 100 tike saldu beharko ditugu frontoiko gunea martxan jarri ahal izateko.
    • Frontoian bertan, iaz bezala, taberna jarri-kudeatu nahiko luketen eragileek, mesedez, deitu Udalera apuntatzeko otsailak 1 baino lehenago.
  • SAN JUANAK 2024:
    • Udal taldeko bileran, oinarrizko erizpideak adostu ditugu festen agitaraua ahalik eta anitzena, parte hartzaileena eta adin tarte/sektorea denei zuzendua izan dadin.
    • Festak antolatzeko lan talde IREKI bat antolatzea pentsatu dugu, non Udal taldeak adostutako IRIZPIDEAK azalduko diren eta hortik abiatuta, ideia zaparrada batek emanen dion hasiera, egitarauaren osaketarako prozesuari.
    • Festak antolatzen hasteko BILERA IREKIA: OTSAILAK 2an izanen da, ostirala, arratsaldeko 18:00ean Udal areto nagusian.
  • EUSKARA ERABILERA KULTURANIZTASUNEAN: erronkak eta konponbideak. Hitzaldi interesgarria gaur 18:30etan Udal areto nagusian.