- FERNANDO URKIA KALE ZATI BATEAN, OBRA:
- Berian Azpi etxetik Joxen izkina arteko tartean eginen dira konponketak.
- Lur zorua eta ur hoditeri osoa berrituko da.
- Nafar Gobernuak kostuaren %85 ordainduko du.
- Udalak eta Mankomunitateak %15 eta BEZ-a.
- Udalari, lur zorua eta etxeetatik datorren hoditeria konpontzeak sortzen duen kostua asumitzea dagokio, 465.000 €. Esan dugun bezala, hortik, %15 eta BEZ-a ordaintzea dagokigu. Gainontzekoa diru laguntzek ordainduko dute.
- Obra, okerrik ez bada, udaberria baino lehen hasiko da.
- "BERNOA" LIBURUAREN AURKEZPENA:
- Juan Luis Larraza Etxarriarrak idatzitako liburua da eta Eskola Zaharrean, abenduaren 13an, arratsaldeko 18:30etan izanen da aurkezpena.
- LARUNBAT HONETAN AUZOLANA: PODA.