- ESKOLA ZAHARREKO funtzionamendurako ARAUDIA EZTABAIDATZEKO BATZARRA bihar , ostirala arratsaldeko 18:30tan, Eskola Zaharrean.
- TXISTOR EGUNA 2024:
- Urriaren 13an ospatuko da.
- Txistor pintxoak egiten, tripotak saltzen, txistorra egiten, pipe opilak, bolilloa,.... AUZOLANEAN parte hartu nahi baduzu, mesedez deitu udaletxera edo eman zure izena zinegotziren bati.
- HERRIKO ARGITERIA aldatzeko bigarren faseari ekinen diogu. LED bonbillak jarriko dira, lehenago Kale Nagusian egin bezala, Iruñeako Etorbideko faroletan.
- GAZTETXOKOA ANTOLATZEKO BILERA:
- Gaztetxokoan parte hartzeko adina duten gaztetxoekin, 2011-2013 bitartean jaiotakoekin, bilera eginen da, larunbat honetan, goizeko 11,00ean GAZTETXOKOKO LOKALEAN.
- Gaztetxokoaren etorkizunaz hitz egin nahi da herriko gaztetxoekin, azken urteetan, parte hartzeak behera egin duelako.