• POLIKIROLDEGIKO KLIMATIZAZIOA aldatzeko obrak abendu arte atzeratuko dira. Makinak ez dira etorriko beste 6 astetan eta, ikastaroek gabonetan egiten duten eten aldia probestuko dugu obra egiteko.
  • SAKANAKO Energia Berriztagarrien Kooperatibaren sorrera batzarra irailaren 11an ospatuko da. Kooperatiba hau, lehenago ere azaldu dugun bezala, energia komunitate ezberdinei aterki legala emateko sortu da Mankomunitatetik. Bertako bazkide izanen gara, nahi izanez gero, Udalak, enpresa zein norbanakoak.
    • Joan den asteko Udal Batzan onartu genituen estatutuak, bazkidetza eta kooperatibako organuetan parte hartuko duen Udal ordezkaria.
    • Behin Kooperatiba sortuta (EBK), bazkidetzak egin ahalko dira eta energia komunitateen proiektu ezberdinak garatzen lagunduko da Sakanako herrietan.