• LARUNBATEN AUZOLAN:
    • Goizeko 8:00-14:00 bitartean izanen da, beti bezala.
    • San Juanetarako herria prestatzeko lanak eginen dira.
    • Parte hartu, komunitatearen oinarri den auzolanean!
  • SAN JUANAK:
    • Heldu dira aurtengoak ere. 2024ko egitaraua, hilabete hauetan bildu den talde baten lanaren ondorioa da. Auzolanez egindako festak ditugu.
    • Helburua, dugun aurrekontu murritzarekin: ekimen anitz, parte hartzaile, parekide eta euskal kulturatik, nazioarteko aniztasuna ere, barne biltzea izan da. Ea lortu dugun!
    • Festetan ere, kontuan hartzeko ohar orokor batzuk:
      • Kale nagusia itxita egonen da noski, beraz, bi aldeetako kaleetan aparkatzerakoan, kontuan hartu kotxeak pasatuko direla, traban ez utzi.
      • KOMUN PUBLIKOAK jarriko dira, mesedez, ERABILI.
      • Herriko azpiegiturak zaindu: ahulki, mahai, lorontzi, zabor-ontzi, farola, seinale.......eta abarrak.
      • BETI BEZALA, festetan ere, ahalik eta hobekien eta gehien berziklatu, ondakiña ondo bereiztuz.
      • Pertsona guztiok dugu ondo pasatzeko eskubidea, seguru eta libre sentitzeko eskubidea. Emakumeonganako eraso edo/eta jazarpenik ikusiz gero, geldi arazi eta erasotzailea emakumeagandik apartatu eta festa gunetik ateratzeko gonbitea egin. Arbizuko mugimendu feministak telefono bat aktibatuko du edozien salaketa edo kontsulta egin ahal izateko
      • Etxean lanak biderkatzen diren honetan, kontuan izan, gainkarga hau jasaten dutenak (gehienetan emakumeak) eta lan banaketa egin, denok festez gozatzeko.
      • Nola ez, "Jakingo baziñu zein politta zauden euskaraz hitz eitten duzunean...". Euskaraz bizi egunero.
      • Festez gozatu, utzi gozatzen eta ez pasatu! Gora San Juan festak eta ongi etorri udako solstizioari!