- ESKOLA ZAHARRAREN obrak ostiralean bukatuko dira ofizialki. Orain, poliki poliki, barrua jaztea geldituko zaigu. Udazkenean, funtzionamendurako araudi proposamen bat banatuko dugu etxez etxe eta batzar bat deituko dugu, porposamen horri ekarpenak edo/eta aldaketak egin eta behin betikoa erabakitzeko batzarrean. Araudi porposamena, inguruko herrietako kultur etxe/erabilera anitzetarako azpiegituretan erabiltzen dituztenak oinarri hartuta osatuko dugu.
- SAN JUANETARAKO KARTEL LEHIAKETAN izugarrizko marrazki polit eta landuak aurkeztu dira. Lehia gogorra izan da eta azkenean, Aratz Beltza Serranok egindako arte lan hau izan da irabazlea. Zorionak artista guztiei!