- ATZO OSPATUTAKO OSOKO BILKURAN ONARTUTAKO EBAZPENEN LABURPENA:
- Obra baimenak: herrian zein poligonoan.
- Bi partzelariren konponketarako lizitazioa atera duen enpresa LAKITA da, berak eramanen ditu aurrera lan horiek.
- Udal artxiboa antolatu eta digitalizatzen laguntzeko langile bat kontratatu da 3-4 astetarako.
- Urtero bezala 6 hilabetetarako kontrataen den udal langilea hautatzeko prozesua bukatu ondoren, astelehenean hasiko da lanean.
- Azken urteetan Polikiroldegiko Tabernaren kudeaketa eraman duenak taberna uzteko asmoa duela azaldu digu. Ekainaren 30 arte izanen du berak. Datorren astean aterako dira enkanterako baldintzak kudeatzaile berria aukeratzeko.
- Teilatuetan eguzki plakak jartzeko egungo araudiak dituen ostopo txiki batzuk kentzea eta araudia aldatzea onartu dugu, edozein klasetako teilatutan plakak jarri ahal izateko.