- Udal kontratazioa: Udalak lan anitzetarako langile bat kontratatuko du 6 hilabetetarakoa. Gaur goizean izan dituzte frogak izena emandakoek.
- Lanak: Itsuspe eta Arisootako (txakurtegi pareko) partzelariak konpontzeko lanak.
- Lakita empresak eramanen ditu aurrera.
- Aurrekontua: 43.800€ BEZ-a barne.
- Epea: San Juan aurretik amaitua egotea.
- Udako Haurrendako Tailerrak: izena emateko epea zabalik da jada. Uzataila osorako eta 2014-2020 urteetan jaiotakoentzat izanen da. Zehaztasun gehiago idazkaritzatik ateratako komunikatuan duzue. Aurrerago, begiraleak kontratatzeko deialdia zabalduko dugu.
- Festetako argazkiak: urtero bezela, festetako egitaraua osatzeko argazkiak beharko ditugu. Udaletxera bidali edota liburutegiko Hasierri eman.
- Pilota eskola: izena ematea zabalik ekainaren 7a arte. Bertakoa den kirola bultza dezagun eta animatu izena ematera.