• EGUZKI PLAKAK KATTUKAKO ERAIKINAREN TEILATUAN:
    • Energia berriztagarrien erabileran sakontzen joateko, azpiegitura honetako teilatuan eguzki plakak jartzeko diru laguntza jaso genituen.
    • Lan hau egiteko lizitazioa atera dugu eta Sakanako 7 enpresa gonbidatu genituen parte hartzera. Horietatik 2 agertu dira prest. Puntuazio altuena lortzen duenak eramanen du lana eta abuztuan egin beharko du obra.
  • POLIKIROLDEGIKO KLIMATIZAZIO SISTEMAREN ALDAKETA
    • Horretarako, 120.000 € ko diru laguntza jaso dugu, Gobernuko 2024ko aurrekontuetan, EH Bilduk sartutako enmendakin baten bitartez.
    • Obra hau ere, udaran eginen da polikiroldegiko itxiera aprobetxatuz.
  • UDABERRI AZOKA MAIATZAREN 5ean ospatuko dugu. Postuak, goizeko 10:00-14:00 bitartean egonen dira.
  • UBELDE KALEKO sarrera, batzuetan itxita egoten da gaizki aparkatutako kotxeengatik. Mesedez, kontuan hartu, inongo karrikako pasorik ezin dela itxi, bertako bizilagunak irteera-sarrerak libre behar dituzte, normala den bezala.