- BIZIKLETA ZAHARRAK KONPONDU berrerabiltzeko. GKE edo ONG ek kudeatzen dituzte Deba Goieneko garbi gunetik gurera ekarri eta bertan konpondu, garbitu, probatu... ondoren. Horrela mugikortasun sotengagarria bultzatu eta behar dutenei garraio bide bat ematen saitzen gara. Arbizuko udalak bultzatzen duen proiektu honetan parte hartu nahi duenak dei diezaiola Mitxel zinegotziari (634 911 754).
- Sakanan, ENERGIA KOMUNITATEEN garapena dinamizatzeko teknikari baten bila dabil Sakanako Garapen Agentzia. Interesa duena jar dadila harremanetan SGA-rekin.
- UDABERRIKO AZOKA: aurten maiatzaren 5ean ospatuko dugu. Landareak, loreak, liburuak,... egonen dira salgai plazan.
- SAN JUANAK 2024: lan talde irekia osatu zen duela pare bat hilabete eta lanean dihartute jo ta fuego, ahalik eta festa parte hartzaile, anitz, parekide eta dibertigarrienak prestatzeko. Parte hartu nahi duenak, jakin, ostiral honetan arratsaldeko 18:15 tan izanen dela bilera, Udal areto nagusian.
- BIZKARSORO pelikula + solasaldia. Igandea 14, 18:00tan Udal areto nagusian.