• BIZKARSORO filma eta solasaldia lantaldeko kide batekin, datorren igandean, apirilaren 14, atsaldeko 18:00ean. Udal areto nagusian. Filmaren gai nagusia euskarak bizi izan duen jazarpen eta debekuen historia da. Filmaren trama, 1914 eta 1982 tartean garatzen da.
  • ESKOLA ZAHARREKO obrak aurrera doaz eta ongikoz, uda aurretik bukatuta egonen da eraikinaren zahar berritze lan nagusia. Ondoren, barrua jaztea geldituko da eta sarri, erabilerarako araudi bat finkatzeko prozedura jarri nahiko genuke martxan.
    • Araudia finkatzeko, inguruko herrietako kultur etxeen araudiak hartu eta proposamen bat idatziko dugu.
    • Proposamen hori, etxez etxe eta whatsap/telegram bidez zabalduko dugu.
    • Ondoren, batzar baterako dialdia eginen dugu, bertan, araudi proposamena eztabaidatu eta egin behar diren aldaketak eginez, onartzeko.