• UDAL INFORMAZIO GUNEAK:
    • Udal informazioa whatsap eta web gunearen bitartez jasotzeaz gain, kurtso hasieran esan genuen bezala, idatziz ere editatuko dugu.
    • Horretarako, 3 panel berezi prestatu ditugu. Bertan, udal komunikazioak, bando eta gainontzakoak jarriko ditugu.
    • Panel hauek, herri sarrerako zubi inguruan, parkean eta Kale Nagusiaren goi aldean jarriko ditugu hurrengo egunetan.
  • SANDINDEGI BIDEA KOTXE ETA IBILGAILUENTZAT ITXITA EGONEN DA.
    • Sandindegi bideko zubia erortzeko zorian dagoela ohart arazi digute eta inork minik har ez dezan, itxita egonen da kotxe eta ibilgailuentzat, konponketa lanak egin bitartean.
  • UEMA-k antolatuta, ESKAPE ROOM EDO IHES GELA izanen dugu Arbizun martxoaren 29, 30 eta 31-ean. 
    • 16 urtetik gorako edonork parte hartu ahalko du.
    • Izena emateko metodo, ordutegi eta halakoak, kartel baten bidez adieraziko dira berehala.
    • Dohainik izanen da.
    • Gehienez 5-eko taldeak osatuko dira.