- MARTXOAREN 8:
- Zaintza eta bizia erdigunean jartzera dator berriz, egun honetako eskakizun nagusia: GURE BIZITZEKIN NEGOZIORIK EZ! da mugimendu feministak proposatutako leloa.
- Arbizun ere, mugimendu feministak antolatutako ekimenak egonen dira egun horren harira eta Udaletxearen laguntza eta babesa jasoko dituzte ekimenek.
- M-8:
- 18:30an Txokolate beroa plazan.
- 19:00ean KONTZENTRAZIOA PLAZAN.
- M-17:
- 18:00tan: BAKARRIZKETA Udal areto nagusian.
- M-8:
- Horrez gain, atzoko plenoan mozio bat onartu genuen, non puntu nagusiak hauek diren:
- Jendarte berdinzale baten eraikuntzan, gure herriak dinamika eraldatzaile eta partekatu bat abiatu behar du, erakundeetatik ahalegin eta konpromiso hori aitortuz, proposamenak eta aldarrikapenak jasoz eta topaketa guneak bultzatu eta indartuz.
- Beharrezkoa da ikuspegi feminista txertatzea aurrera eraman nahi dugun prozesu subiranistan. Hori dela eta:
- Berdintasun zein Barne Planen bidez, egungo gobernantza ereduaren inguruan hausnartu eta emakumeen boteretzea sustatzeko bideak ezartzen jarraitzea.
- Euskal Herriko mugimendu feministak herrian bultzatuko duen dinamikarekin eta M-8ko deialdiekin bat egin, herritarrei parte hartzeko deialdia eginez.
- Mugimendu Feministak bidezko eta berdintasunezko gizartea lortzeko egindako eta egiten duen ekarpena eta lana, aitortzea.
- PLENOAN ONARTUTAKO EBAZPENAK:
- Herrian antolatzen diren ospakizun-festa egunetan ostalaritzak izan ahalko duen ordutegi berezia regulatzeko araudia onartu da. Egun horietan, goizeko 6:00ak arte egon ahalko dira zabalik.
- Kattukako teilatuan eguzki plakak jartzeko plegua onartu da esleipena egin ahal izateko. Sakanako 7 enpresa gonbidatuko dira oferta eskeintzera. Obra, abuztuan eginen da, Kattuka itxita dagoen bitartean.
- Obra lizentzia eskuratzeko, Tasa eta Zerga (ICIO) ordaintzen dira. Hemendik aurrera, 15.000€-ko aurrekontua baino txikiagoek, bakarrik zerga ordainduko dute, Tasarik ez.
- Tren sozialaren alde eta abiadura handiko trenaren aurkako manifestu bat sinatu dugu alkate eta zinegotziok.