- IYOTIEK 2024: ONDO ONDO PASA, PASATU GABE!
- 290 lagun inguruk erosi du bazkaltzeko tiketa. Beraz, giro ona ziurtatuta dago bazkal garaian.
- Gogoratu kontu hauek:
- Haurrak bazkatzeko txanda 14:00-14:15 etan hasiko da.
- TIKETAK eraman gainean bazkaltzera. Bazkaltzen hasi orduko bilduko dira mahaiz mahai.
- TIKETA EZ duena, noski, ezin da bazkarira etorri.
- Frontoiaren behe aldean jarriko den taberna, 13:00-22:00 bitartean egonen da zabalik.
- TXATARRA egunean, asteartean, MAKILAK lurraren kontra jo eta soinua ateratzea da kontua, ez inor jipoitzea.
- SAN JUAN FESTAK 2024
- Joan den ostiralean ospatu zen prestaketarako lehen bilera irekia. Jende talde polita bildu eta, ideia zaparrada emankorra jaso zen bertan.
- Bigarren bilera irekia datorren ostirala 16, arratsaldeko 18:00ean izanen da Udaleko areto nagusian.
- TEKNOADINEKO PROIEKTUAREN AURKEZPENA ARBIZUN:
- Adineko pertsonen bakardade ez hautatuari aurre egiteko, zaintzarako komunitateak sortzea da helburua.
- Itzaldi-aurkezpena ASTELEHENA 12, atsaldeko 18:00ean izanen da Udal areto nagusian