• 2024ko IYOTIEK: 
    • Bazkarirako tikeak erosteko azken eguna igande hau izanen da, otsailaren 4-a.
    • Helduendako menua:
      • Txaka eta gula entsalada saltsa arrosarekin.
      • Kroketak.
      • Orburuak tipula xigortuarekin.
      • Txerri masailak patata kremarekin.
      • Coulant-txokolate pastela.
      • Ogia, kafea, ardoa, ura eta gaseosa.
    • Haurrendako menua:
      • Pasta tomatearekin + kroketak + oilasko iztarra.
      • Danoninoa
      • Kasa, Koka Kola, ogia eta ura.
    • Menu beganoa: MENU HAU NAHI DUENAK ABISATU 675894913 tlf-ra deitu edo idatzita (alkatetza)
      • Bejetalen entsalada.
      • Guakamolea eta humusa natxoekin
      • Hanburgesa bejetala piperrekin
      • Fruta
      • Ogia, kafea, ardoa, ura eta gaseosa.
  • SAN JUAN festetarako egitaraua egiten hasteko BILERA IREKIA BIHAR OSTIRALA, 18:00tan Udal areto nagusian.
    • Duela bi aste esan bezala, erizpide nagusi batzuk oinarri hartuta, 7 egunetan egin daitezkeen ekimen eta ikuskizunen inguruko ideia zaparrada bat izanen da bilera hau.
    • Irizpide nagusiak hauek dira:
      • Parte hartzailea: jolasak, kirolak, musika,......
      • Auzolanez egindako eriketa, ikukizun eta ekimenak.
      • Haurrendako egunero zerbait.
      • Plaza giroa indartu (musika-dantza)
      • Parekidetasuna. Emakumeon presentzia eta protagonismoari arreta jarri: musika taldeak, kirol ekimen mistoak,.....
      • Anitza. Arbizun bizi garenon aniztasuna kontuan hartutako ekimenak antolatu: munduko janak, kirolak, musika,...
  • ZUHAITZ EGUNA: otsailaren 18an ospatuko dugu, igandearekin. 2023an jaiotako haur bakoitzagatik zuhaitz bat landatuko da urtero lez.
    • Arbizun erroldatu gabe egonagatik, ekimen honetan parte hartu nahi duenak abisua pasatu mesedez udalera, otsailaren 10-a baino lehen.
  • DUATLONA: Aurten ez da ospatuko. Ohiko data eta inguruko aste bukaera denak jada okupatuta daude, beste kirok ekimen batzuekin.
  • POLIKIROLDEGIAN BAZKIDE EGITEA, otsailean saritua egonen da. Hilabete honetan ez da inskripzioa kobratuko.