• BALIZKO SOINU KUTSADURA: Ohartu gara, autobidetik pasatzen diren ibilgailuek ateratzen duten soinua asko entzuten dela,  eskola eta Kattuka inguruan . Haurrak kanpoan denbora dexente egiten dutenez beraiengan izan dezakeen eraginaz kezkatuta, bi zentroetara jo dugu beraien iritzia jakiteko eta nahiko molestoa dela aitortu digute. Beraz, bi zentroek idazki bat aurkeztuko dute Nafar Gobernuan soinu neurketak egitera etortzeko eta soinu kutsadura baieztatuz gero, behar diren moldaketak egiteko autobian (soinua amortiguatzeko panelak,...). Joango gara komunikatzen berriak datozen neurrian.
  • ARGITERI PUBLIKOA: azken legealdian LED argiteria jarri genituen Kale Nagusian diru laguntzak baliatuz. Aurten ere, bigarren fase bat egiteko eskaera sartuko dugu, ea diru laguntzak ematen dizkiguten.
  • IYOTIEK 2024: iaz bezala, aurten ere, frontoian festa antolatzea pentsatu dugu. Herri bazkaria, musika, taberna... Datorren astetik aurrera zehaztasunak.