• OINEZ BASOA: Anda Mari Ikastolako zuzendariarekin bildu gara Oinez Basoaren inguruko gogogeta bat egiteko. Basoaren inguruko proposamen bat hel arazi digute, non helburua, Oinez basoan hegaztien bistataratze bat sortzea izanen litzatekeen. Ikastolak eta Udalak, bakoitzaren ardura eta zereginak zehaztuko dituen akordio bat sinatuko dute. Baita ere, Oinez basoaren inguruan hasi diren sastrakak, sasi eta abarrak garbitzeko, zabalik dauden diru laguntzez baliatuz, enpresaren bat kontratatzea adostu dugu. Lortutako akordioa hurrengo egunetan eginen da publiko komunikabideetan.

  • IKASTAROAK:  ikastaroen inguruko bozkaketan, 38 bozka jaso dira eta haietatik bozkatuena Argazkilaritza ikastaroa izan da, 12 pertsonek bozkatu dutelarik. Beraz ikastaro hau Arbizun emateko eskaera eginen dugu. Eguna zehazten denean, argitaratuko dugu.

  • UEMA ETA ESKOLAeskolan abiatu berri den euskara eta  "eskola udalerri euskaldunetan" prozesuaz hitz egiteko bilera berezia antolatu dugu UEMAko teknikariarekin udal taldeko kideok. Proiektu honekin, hizkuntz ohiturak sendotu eta elebakar ez euskaldunak diren haurrak, euskaran murgiltzeko sistema hobeak bilatzen saiatzen dira.

  • ONARTUTA GELDITU DA ABIADURA HANDIKO TRENAREN INGURUKO MOZIOA:Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioak Abiadura Handiko Trenaren proiektua garatzeko Iruñea- Altsasu eta Iruñea-Beasain trazatuari dagozkion zundaketak eta azterlanak egiteko eskaera aurkeztu du Sakanako hainbat udaletan; “ESTUDIO INFORMATIVO DEL PROYECTO DE CORREDOR FERROVIARIO CANTÁBRICO-MEDITERRÁNEO. TRAMO PAMPLONA-ALSASUA”  delakoa hain zuzen ere.

    Honen aurrean, zentzuz jokatzeko garaia da, AHTa garatzeko itsukeria alboan utziaz, egin nahi dituzten zundaketa hauekin batera. Ezin da euro bat gehiago inbertitu egunetik egunera zalantza gehiago eta gure eskualdeetan aurkako gero eta jarrera zabalagoa sortzen duen azpiegitura zentzugabe batean.

    Zundaketa hauek AHTaren garapenerako pauso bat diren heinean,  gure udalerriko eta gure bizilagunen interesak babestea ezinbestekoa da, proiektu horrek Nafarroako herritar guztientzat ekarriko lituzkeen ondorioak kezkagarriak izanen direla ere kontuan izanik.

    AHTren diru xahutzea ikaragarri hori herritarren beharrak asetzeko bideratzea garrantzitsua da, bereziki oinarrizko eta funtsezko zerbitzu publikoak finantzatzera.

    Aldiz, azpiegitura erraldoi hauen aurrean, egungo trazadura hobetzean eta modernizatzean oinarritutako alternatibak serioski eta zentzuz lantzeko bideak landu behar dira.

    Horregatik guztiagatik,  ARBIZUko Udalak honoko eskaerak egin eta erabaki hauek hartzen ditu:

    1- Abiadura handiko linearen proiektua, bai eta  Iruñea- Altsasu eta Iruñea-Beasain trazatuari dagozkion zundaketak eta azterlanak gelditzea.

    2.- Tren sozial baten alde aurkeztu den edo ildo horretan egin daitezkeen beste alternatibak aztertzea. Alternatiba horiek, beti ere, trenbide-sarea modernizatzea, tren bidezko salgaien garraioa bultzatzea, gure herrietako eta eskualdeetako geltokiekiko konexioak eta maiztasunak hobetzea izan behar dute oinarri. 

         3.- Hiritarrei informazioa bideratzea, eztabaida soziala bultzatzea eta haien iritzia jasotzea edozein tren proiektuaren obrekin hasi baino lehen.

         4.- Zundaketa hauek bertan behera gera daitezen eskatuz antolatzen diren mobilizazioekin bat egitea.

         5.- Akordio hau Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Departamentuari eta Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioari jakinaraztea.

         6.- Akordio hau herritarrei eta hedabideei jakinaraztea.