• BIZIKLETEKIN IBILTZEKO IBILBIDEA:
    • Europako Next Generation Fondoek eta Estatuko Garraio eta Mugikortasun Ministeritzak zuzenean subentzionatuta, Sakana aldenik alde zeharkatuko duen bizikletaz ibiltzeko bide bat habilitatuko da.
    • Bide horrek, jarraipena izanen du Gasteizera arte.
    • Bidea, egun dauden partzelaria, bidexka eta arzenak aprobetxatuz eginen da.
    • Obra, datorren urtean hasiko da.
  • ONARTUTAKO BI MOZIO:
    • Pentsionisten elkarteak sartutakoa: 1.080€-tako pentsio minimoen aldekoa.
    • Palestinar herriaren aurka Israelek egiten duen genozidioa salatzeko eta Palestinar herriari elkartasuna adierazteko.
  • LUDOTEKA 2024:
    • Ludotekaren funtzionamendu arauak eta behar duen materiak berritze eta azpiegitura hobekuntzak jasotzen dituen proposamen bat hel arazi dute Udaletxera zerbitzu hau erabiltzen duten guraso talde batek.
    • On iritzia eman diogu eta 2024ko aurrekontuetan sartuko da.