• AZAROAK 30ean Zaintza Publiko eta Komunitarioa aldarrikatuz, DEITUTA DAGOEN GREBA FEMINISTA OROKORRAREN AURREAN:
    • Udalak deialdiarekin bat egiten du. Zaintza, denok dugun behar unibertsala izanik, bermatuta izan behar dugula pentsatzen dugu. Bermatzeko modu bakarra, publikoa eta komunitarioa izatea delakoan gaude.
    • Greba babesten dugunez, Udal zerbitzu guztiak etenda/itxita egonen dira azaroak 30ean.
      • Udal bulegoak.
      • Garbiketa.
      • Liburutegia.
      • Kattuka.
      • Polikiroldegia.
    • Bide batez, Arbizuko greba batzordeak antolatutako ekimen eta mobilizazioetan parte hartzera animatzen zaituztegu. Denok gara zaintzale eta zainduak. Bermatu dezagun oinarrizko behar hori.
  • HONDAKINEN KUDEAKETA:
    • Emerjentziako gunea azken bi asteetan txukunago egon bada ere, astelehen honetan berriz zabortegi bihurtuta egon da. Argazkiak testigu.
    • Berriz adierazi nahi dugu EMERGENTZIA GUNEA ez dela GARBIGUNEA. Garbigunea, Utzubarko zabortegian dago. Garbigune IBILTARIA (furgoneta) ASTELEHENETAN egoten da Arbizun, polikiroldegiko aparkaleku inguruan, eguerdiko 13:20-13:55 artean.
    • Edozein zalantza edo galdera dei dezakezue 900 730 450 telefonora edo info.hondakinak@sakana-mank.eus emailera idatzi.