• ENERGIA TRANTSIZIOAN MURGILTZEN HASITA gaude.
    • Hori dela eta, Sakanako udalon batzar bat ospatu zen joanden astean. Batzar horretan ondorio nagusi hauetara iritsi ginen:
      • Sakana energia komunitate gisa antolatuko da juridikoki. Antolaketa juridiko hau eginda, norbanako, komunitate, enpresa zein udalek funtzionatu ahal izanen dute energia komunitate gisa baina, tramite burokratikoak ekidinez, juridikoki txapela, Sakanako energia komunitateak emanen bai du.
      • Basoetako biomasaren aprobetxamendurako (egurra zein ezpala), azterketa-proiektu bat eginen da, biabilitatea ikusteko.
      • Energia trantsizioan pausoak ematen joteko, Nafar Gobernuak subentzionatutako langile batek jardungo du lanean Sakanan, hurrengo hiru urteetan.