- HONDAKINAK:
- Joan den asteko komunikazioan adierazi genuen kezkatuta geundela, batzuen partetik, ematen den utzikeria dela eta.
- Erabilera arduratsua sustatzeko aurrera pausoak ematen jarraitzen dugu:
- Konpostadora komunitarioak kendu egin dira, erabilera okerra ematen zitzaielako eta zabortegi txikiak bihurtzeko zorian zeudelako.
- Emergentziako gunea 2 kasutan erabil daiteke:
- Oporretara joan behar garenean, hondakinik ez uzteko etxean.
- Barbiketa bereziren bat egin eta hondakina pilatzen zaigunean.
- Emergentziako gunea egunerokoan erabiltzen duenik bada, eta horretarako etxez etxeko bilketa dago ezarrita. Beraz, gaizki erabiltzen jarraituz gero, emergentzi gunea IXTERA behartuta egonen gara eta giltza Udaletxean uztera, goizez bulegoan eta atsaldez liburutegian. Horrela, erabiltzaileen erregistro bat egin eta erabilera zuzena dela ziurtatzeko.
- PODAKO hondakin organikoak EZIN DIRA bota konpostadora komunitarioak zeuden tokian. PODAKO hondakin organikoak, UTZUBARko zabortegira eraman behar dira, han tratatu eta konposta egiteko.
- Mank-eko hezitzaileak etorriko dira famili batzuekin hitz egitera, erabilera egokiaren inguruko informazioa berriz emateko.
- AZAROAK 25: GENERO INDARKERIAREN AURKAKO EGUNA. Errealitate hau salatzeko, begi bistaratzeko eta jendartearen inplikazioa eskatuz, NUKF-ek (Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioak) bidalitako dokumentuari gure atsekimendua adierazi diogu.
- MUSKULAZIO GELAREN ERABILPENA: Osasun irizpideak direla eta, 16 urtetik beherako gazte eta gaztetxoek ezinen dute muskulazio gelako aparaturik erabili. Gela horretan ez dago begiralerik: nola, zenbat eta noiz erabili aparatuak adierazteko eta, osasun arazoak sor daitezke erabilpen okerrak direla eta.
- KULTURA:
- Azaroaren 23an, osteguna, Leire Ibargurenek "PETARE" liburua aurkeztuko digu Udal aretoan. Ordua zehaztuko dugu aurrerago. Caracasko auzoa da Petare, bertan, euskal emakume bat bizi izan zen eta bere bizipenak kontatzen ditu liburuan.
- Neguan, igande atsalde batzuetan, PRIMERAN plataformatik jeitsitako euskal pelikulak emanen ditugu Udal areto nagusian. Joanen gara deialdiak egiten.