• TXISTOR EGUNA 2023: ohartu gabe gainean daukagu eta ez da bete AUZOLANERAko behar den jendearen zerrenda. Mesedez, eman izena Udaletxean, lehen bai lehen!
  • Herrian dagoen KATUEN gehiegizko populazioak arazoak sortzen hasita dago: ehiztari nekaezin hauek inguruko fauna txikia ia desagertarazteaz gain, zaborren poltsak hautsi eta barratzen dituzte, adibidez. Egungo araudiari erreparatuz, zera ikusi dugu:
    • Kalean ibiltzen den katu oro (eme zein har) esterilizatuta egon behar da. Ardura hori, katuaren nagusiarena da.
    • Katuek nagusirik ezean eta kopuruagatik koloniak osatzen direnean, ardura Udalaren gain erortzen da.
    • Hori dela eta, Udalak hartu behar du egun dauden katu kolonien ardura. Horretarako, Gobernuak dizu laguntzak ematen ditu.
    • Aurtengo udazkenean, 30 katu esterilizatuko, desparazitatu eta identifikatuko ditugu. Zeregin horretan "protektora-k" eta albaitariek hartuko dute parte.
    • Datorren urtean kanpainarekin jarraituko dugu, kolonia guztiak esterilizatuta, desparazitatuta eta identifikatuta egon arte.
    • Katu jaioberrien kasuan, hauek harrapatuko balira, animalien "protektora" egingo litzateke beraien kargu eta denbora bat pasata, adopzioan hartzeko aukera legoke. (Jakinaraziko da hau egiteko modu zehatza).
  • URA alferrik ez galtzeko oharrak jarriko dira POLIKIROLDEGIKO dutxetan. Mesedez, haur eta gaztetxoei, uraren erabilpen zentzukoa egiteko gomendio eta zergatiak azaltzea komeni da gurasoen aldetik. (Kartela komunikazio honekin batera doakizue ikus dezazuen)
  • MUGIKORRAREN erabilpena haurretan atzeratzeko iniziatiba. Ohartu gara haurrak geroz eta azkarrago hasten direla mugikorra eskatzen etxeetan. Askotan aitzakia, gurasoei ezin deituta ibiltzen direla da. Aitzaki hori "argumentategitik" kentzeko, POLIKIROKDEGIAN (soroslearen bulegotzoan) eta LIBURUTEGIAN, gurasoei deitzeko telefonoak egonen dira beraien zerbitzura.
    • Tlf-an, zenbakia, bertako arduradunek markatuko dute eta haurrari ondoren emanen zaio telefonoa, gurasoarekin hitz egin dezan.
    • Tlf honen erabilpena zentzukoa izanen da, ez da erabilgarri izanen txantxa edo denbora pasa gisa.
    • Kartel adierazgarriak jarriko dira bi toki horietan haurrek identifikatu dezaten (kartela komunikazio honekin batera doakizue ikus dezazuen).
  • GAU BELTZA ANTOLATZEKO DEIALDIA: Aurten ere Gau beltza ospatuko dugu. Ideia, proposamen eta prestaketan laguntzeko gogoa duzuen denok gonbidatuta zaudete datorren astelehenean, hilak 9, 17:00tan  udaletxean egingo den bilerara.
  • TELEGRAM TALDEAREN SORRERA: hurrengo asteetan Telegram taldea ere sortuko da Arbizuko kontuak eta Udal komunikazioak barnebiltzeko asmoz. Sortzen denean lotura bidaliko dugu NAHI duenak bertara atxikitzeko. Egun dauden whatsappeko bi taldeak ere, martxan jarraituko dute.
    • Aplikazio honek ez du parte hartzaileen mugarik.
    • Hizkuntza ezberdinetara itzultzen ditu jatorrizko mezuak.