- ESKOLA ZAHARREKO OBRAK: datorren astean hasiko da. Hurrengo abuztu bukaerarako bukatuta beharko luke. Kultur eta ekimen anitzak hartuko dituen eraikin honen barne araudia landu eta adosteko, prozesu parte hartzaile bat abiatuko dugu datorren urtean. Aurrez aurkeztuko ditugu, bai metodologia bai egutegia. Norbaitek prozesuaren nondik norakoaren inguruan ekarpenik balu, bidali idatziz partehartzea@arbizu.eus email helbidera.
- ZABORREN inguruko batzuen axolagabekeriak era bat kezkatuta gauzka. Ustez, emergentzietarako BAKARRIK erabil daitekeen gunea era bat gainezka dago.
- Hondakinak EGUNERO biltzen dizkigute etxez etxe.
- Garbiketa baten ondorioz, ondakin asko pilatzen bazaigu, TRAPEROAK etor daitezke bila etxera. MANK.eko web gunetik egiten da eskaera.
- Astero pasatzen da furgoneta hondakin bereziak biltzera.
- Arropa zaharrak botatzeko edukiontzia dago herrian.
- Erabilitako olioa botatzeko edukiontzia dago herrian.
- Edozein galdera edo zalantza izanda MANK.era deitu daiteke argipenak eskatzeko.
- ...
- Ez dugu uste bitarteko falta dagoenik. Guk sortzen ditugun hondakinen inguruan beharko genukeen ardura falta dela, iruditzen zaigu.
- Egungo sistema hobetu daitekeela? Dudarik gabe. Baina hondakinen inguruan bakoitzak hartu behar duen ardura da OINARRIA: ahalik eta hondakin gutxien sortu, sortzen dena ondo zailkatu, dagokion egunean atera eta hondakinak berziklatzeko prozesuan sartzea da, ezinbesteko baldintza.