- "Arbizuko Kontuak" TELEGRAM-en: ikusita whatsapeko kontuan ezin dela parte hartzaile gehiago sartu, topea jota duelako, Telegram-en ireki dugu "Arbizuko Kontuak" taldea. Udal komunikazioak, egun dauden 3 taldetara bideratuko ditugu ("Udal Komunikazioak" eta "Arbizuko kontuak" whatsap eta telegram-era). Telegramen ez dago parte hartzaile toperik eta itzulpen zerbitzua dauka euskaraz ondo moldatzen ez direnendako.
- Telegram-eko taldera sartu nahi duenak bere kontaktua eman diezaiola: Ane, Idoia, Ainhoa edo Maitane zinegotziei. Behin taldean sartuta, edonork sar dezake nahi duena taldean, denek administratzaile funtzioa betetzen bai dute.
- KULTURA-EKIMENAK:
- Argazkilaritza ikastaroa: Urriaren 25ean, atsaldeko 18:00-20:00 bitartean liburutegian. Izena eman behar da Udale bulegoan.
- Txistor Eguna 2023: Egin dugun balorazio orokorra ona izan da. Bai jende aldetik, bai eta egondako ekimen eta ekitaldien arrakastagaitik. Datorren urterako, ajustatu eta kontuan hartu beharreko azpiegitura kontuak errepasatu ditugu, 2024arako prest egoteko.
- Hala ere, egun hau ezinezkoa litzateke herritar askoren ekarpenik gabe, eta bereziki beraien iritzi eta ekarpenak jaso nahiko genituzke hobetzeko. Horretarako, kultura@arbizu.eus helbidera zuen ekarpen eta iritziak bidaltzea eskatzen dizuegu.
- GAU BELTZA: aspaldiko usadio hau errekuperatzeko bidean, bi egun antolatu ditugu:
- Urriaren 29, igandea: 17:00ean LUDOTEKAN bilduko gara, bakoitzak ekarriko duen kalabaza edo kuia hustutzeko. Ondoren, txokolatada egonen da plazan.
- Urriaren 31, asteartea: Gau Beltz eguna
- 18:30etan: ipuin kontalaria liburutegian.
- 19:00ean: KALE JIRA
- 20:00ean: Aate plazan