• TXISTOR EGUNA 2023: datorren urriaren 15ean ospatuko dugu. Hori dela eta, ohar batzuk aurreratzea nahiko genituzke:
    • Auzolanerako prest dauden herritarrek, faborez, izen eman Udaletxeko bulegoan: Bertara joanda, 94840017-ra deituta edo info@arbizu.eus emailera idatzita.
    • Garai batean egiten ziren gozo, arte lan, janari, ukendu,....egitera animaten zaituztegu. Horretarako tokia hartu nahi dutenek, abisatu Udaletxean.
    • Pintxo lehiaketarako 4 parte hartzaile jada badaude, beste pare bat herritar animatuko balira, kupoa beteta geldituko litzateke. Animatu!
    • Urriak 14-an, bezperan, XVIII. ERREMONTE TXAPELKETA ospatuko da Arbizuko frontoian. Sarrerekin bilduko den dirua, haurren minbiziaren aurkako elkarte bati emanen zaio.
    • Urriak 15-ean, TXISTOR EGUNAren egitarauan: diana, azoka, pintxo lehiaketa, erraldoiak, dultzaineroak, trikitilariak, Sakana kantuz, trikitixa jaialdia eta Xaibor disko festa izanen dira. Kartela datorren astean banatuko da.
  • INKEZTA-BOZKETA bidez aukeratutako ikastaroa ARGAZKILARITZA izan da. 2 ordutako ikastaro hori, URRIAren 26, osteguna, 18:00-20:00 bitarte emanen da. Gutxienez 6 lagunek eman beharko du izena urriaren 20 baino lehen. Ikastaroa dohainik izanen da.