ALOKAIRURAKO ETXE BIZITZETARAKO IZEN EMATEA
- INTERESDUNEN ZENSOA:
- Dakizuen bezala, hurrengo hilabetetan hasiko dira NASUVINSAren eskutik, alokairura zuzenduta egonen diren etxe bizitzen eraikitze lanak.
- Balizko interesa testeatzeko, NASUVINSAk zenso bat osatzea eskatzen digu herritarroi. Hau da, interesa izan dezakeena apuntatzea web gunean dagoen zensoa osatzeko loturan.
- Zensoan apuntatzeak EZ du esan nahi bai o bai etxe bizitza horietan biziko denik zensatutakoa, baina bai alokairurako behar bat duela. Horrela NASUVINSAk ehrrian egon daitezkeen alokairurako beharrak neurtzen ditu eta eginen duen obra, nolabait justifikatu.
- Zensoan apuntatzera animatzen dugu alokairurako beharra duen edo izan dezakeen herritar oro.
- Udazkenean bilera irekia egiteko asmoa dugu egitasmo honen inguruko informazio gehiago behar duenantzat.
https://www.arbizu.eus/files/documents/2023/83e7d7359ff100f8b6211c3883408c7eetxebizitza-babestuaren-eskatzaileen-zentsuapdf.pdf