AZKEN PLENOAN ONARTUTAKO MOZIOA hel arazten dizuegu, AHT delakoaren ZUNDAKETAK direla eta.

Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioak Abiadura Handiko Trenaren proiektua garatzeko Iruñea- Altsasu eta Iruñea-Beasain trazatuari dagozkion zundaketak eta azterlanak egiteko eskaera aurkeztu du Sakanako eta Goierriko hainbat udaletan; “ESTUDIO INFORMATIVO DEL PROYECTO DE CORREDOR FERROVIARIO CANTÁBRICO-MEDITERRÁNEO. TRAMO PAMPLONA-ALSASUA”  delakoa hain zuzen ere.

Honen aurrean, zentzuz jokatzeko garaia da, AHTa garatzeko itsukeria alboan utziz, egin nahi dituzten zundaketa hauekin batera. Ezin da euro bat gehiago inbertitu egunetik egunera zalantza gehiago eta gure eskualdeetan aurkako gero eta jarrera zabalagoa sortzen duen azpiegitura zentzugabe batean.

Zundaketa hauek AHTaren garapenerako pauso bat diren heinean,  gure udalerriko eta gure bizilagunen interesak babestea ezinbestekoa da, proiektu horrek Nafarroako herritar guztientzat ekarriko lituzkeen ondorioak kezkagarriak izanen direla ere kontuan izanik.

 

  • AHTren diru xahutzea ikaragarri hori herritarren beharrak asetzeko bideratzea garrantzitsua da, bereziki oinarrizko eta funtsezko zerbitzu publikoak finantzatzera. Aldiz, azpiegitura erraldoi hauen aurrean, egungo trazadura hobetzean eta modernizatzean oinarritutako alternatibak serioski eta zentzuz lantzeko bideak landu behar dira.
  • Horregatik guztiagatik,  ARBIZUKOko Udalak honoko eskaerak egin eta erabaki hauek hartzen ditu:

1- Abiadura handiko linearen proiektua, bai eta  Iruñea- Altsasu eta Iruñea-Beasain trazatuari dagozkion zundaketak eta azterlanak gelditzea.

2.- Tren sozial baten alde aurkeztu den edo ildo horretan egin daitezkeen beste alternatibak aztertzea. Alternatiba horiek, beti ere, trenbide-sarea modernizatzea, tren bidezko salgaien garraioa bultzatzea, gure herrietako eta eskualdeetako geltokiekiko konexioak eta maiztasunak hobetzea izan behar dute oinarri.

3- Hiritarrei informazioa bideratzea, eztabaida soziala bultzatzea eta haien iritzia jasotzea edozein tren proiektuaren obrekin hasi baino lehen.

4-Zundaketa hauek bertan behera gera daitezen eskatuz antolatzen diren mobilizazioekin bat egitea.

5- Akordio hau Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Departamentuari eta Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioari jakinaraztea.

6- Akordio hau herritarrei eta hedabideei jakinaraztea.

 

Arbizun, 2023ko uztailean.