- SAN JUAN FESTEN BALORAZIOA: modu laburrean.
- Udal taldean balorazioa postitiboa izan da, oro har. Giro polita nagusitu da, gertakari larririk ez da eman eta min handirik ere ez du inork hartu, guk dakigula behintzat.
- Azken egunean, Udal eraikinaren paretaren kontra piztutako suak kezkatu gaitu. Sua ezin da edonola edo edozein tokitan egin, arriskutsua suertatu daiteke eta.
- Ikusi ditugu, noski, hobetu edo/eta aldatu beharreko kontuak.
- Ekimen ezberdinak garatu eta antolatzeko herritarron ideia, abilezia eta parte hartzea gehiago bultzatu nahiko genuke hurrengo urteetan.
- 2024ko festen antolaketa urtarrilean hasi nahiko genuke eta elkarte, kinto eta nahi dutenen parte hartzearekin osatu egitaraua, udalak aurrez eztabaidatu eta ezarritako hezurdura mamituz.
- Norbaitek bere ekarpena edo balorazioa egin nahiko balu, idatzi lasai: partehartzea@arbizu.eus helbidera.
- TXOSNA FRONTOI ZAHARREAN:
- Ikastolari baimena eman zaio udaran zehar zabalduko duen txosna ezartzeko.
- Ordutei eta egutegi zehatza beraiek argitaratuko dute hurrengo egunetan.
- FRONTOI ZAHARREko ATERPEAREN obra bukatzeko falta diren elementuak jartzen hasiko gara udaran zehar: ahulkiak, mahaia, lorontzia, bizikletendako aparkalekua eta lurraren margoketa, haurren jolasak errazteko.
- PIL legea dela eta, diruz laguntzeko aurkeztu genituen 3 proiektuak erreserban gelditu dira. Beraz oraingoz, ezingo ditugu burutu: Fernando Urkia kalearen konponketa, Polikiroldegiko klimatizazioa berritu eta udal bulegoen konponketa.
- LIZITAZIOA:
- Kattukako teilatuan eguzki plakak jartzeko lizitazioa hurrengo egunetan burutuko da.
- Proiektu hau diruz lagundutakoa da %100ean.