GAI NAGUSIAK:
UDAL ANTOLAKETA
LIZITAZIOAK
OLATZEA
• UDALEKO BATZORDE ETA ARDURAK: Datorren 4 urtetarako antolaketa joan den asteko plenoan onartu zen. Honela gelditu da.
- KULTURA-FESTAK: Batzorde hau bitan banatzea pentsatu dugu duen garrantzi eta lan kargagatik. Eremu honetan, herritarren parte hartzea bultzatzeko batzordea/k eratzea bultzatuko dugu, horretarako irailean, deialdi publikoa eginen da parte hartu nahi duenak, izena eman dezan.
▪ KULTURA-PROGRAMAZIOA: Idoia eta Ainhoa
▪ FESTA ETA JAI EGUNAK: Amets eta Mikel
◦ INGURUNEA-TRANTSIZIO ENERGETIKOA: Mitxel, Mateo eta Mikel
◦ POLITIKA SOZIALAK eta BERDINTASUNA: Ane eta Amets
◦ HIRIGINTZA, INDUSTRIA eta GARAPENA: Alkatea eta Mikel
◦ HOGASUNA, EKONOMIA eta PERTSONALA: Alkatea eta Maitane
◦ KIROLA: Mateo, Ane eta Mitxel
◦ EUSKARA: Ainhoa eta Maitane
◦ KOMUNIKAZIOA eta PARTE HARTZEA: Maitane
◦ IRAKASKUNTZA: Ane
• ESKOLA ZAHARREKO OBRAK: Europako funtsetik subentzionatuta.
◦ Lizitazioa jada izanen da, obrak, irailean hasi ahal izateko.
◦ 7 hilabeteko iraupena izanen dute obrek gutxi gora behera.
• BASOKO ENTRESAKAREN LIZITAZIOA jada aterako dugu 41.000€-ko baliorekin.
• OLATZEA zahartzaro aktiborako proiektutik ALOKAIRURA:
◦ Europatik bulkatutako zahartzaro aktiborako proiektu berritzailea martxan jartzeko, urteetako ahaleginaren ondotik, gaur esan behar dugu, etorkizuna bermatuko duen dirulaguntza publikoaren faltan, ezin izanen dela martxan jarri.
◦ Beste proiektu sozial publiko eta egingarri bat posible egiten den bitartean, ALOKAIRURA aterako dugu Olatzea, kudeaketa pribaturako.