2019-2023ko LEGEALDIAREN BUKAERA eta BERRIAREN HASIERA
- LEGEALDI ZAHARRA BUKATZEN ari da. 9 zinegotzitatik, lauk errepikatuko dugu eta beste bostek utzi. Ilusioz aritu gara 4 urte "berezi" hauetan eta eskerrak eman nahi dizuegu herritarroi, egoera zailenetan ere, elkarlan eta auzolanean aritu garelako komunitatearen alde denok batera.
- LEGEALDI BERRIAren hasiera:
- Datorren ekainaren 17an hartuko dugu akta zinegotziok eta alkatea izendatuko dugu ospatuko den plenoan.
- Ondoren, 30 egun izanen ditugu udaleko lan talde eta batzordeak izendatzeko eta udalaz gaineko erakundeetako ordezkaritza zehazteko (Mank, Garapen Batzordea, Udalerrien Federazioa, Udalbiltza, Zerbitzu Sozialetako mankomunitatea,...).
- Irailean udal batzorde bakoitzaren ikasturterako egitasmo orokorrak jarriko ditugu mahai gainean eta herritarrei ateak zabalduko zaizkie parte hartu nahi duten batzordeetako kide izateko, dagokion zinegotzi/ekin batera.
- OHAR OROKOR BATZUK:
- Karmenen etxe atze aldeko zaborrak zintzilikatzeko gunean plastikoak hautsita agertzen dira. Hau dela eta 2 gomendio:
- Zaborra, horretarako banatuta dauden plastikozko tapadun ontzietan atera.
- Zakurren jabeek, zakurrak kontropean edukitzea.
- Arbizuko dermiyoaren mapa digitalizatua aurkeztu eta saltzeko ordutegia:
- Ostirala: 18:30tatik 20:00tara
- Larunbata 11:30tatik 13:00tara
- Udaleko pleno aretoan.
- SAN JUANAK: bi ohar.
- Azken urteetan egin bezala, aurten ere barraketako nagusiei euskarazko musika duen USBak emanen zaizkie. Beraz, ez baduzue musika euskaraz entzuten, Udalak ez ezik, erabiltzaileok ere eskatu euskarazko musika, ea horrela haurren eremu hori euskalduntzen dugun.
- Petardoen salmenta debekatuko dugu Udal aginduz. Salmenta postu guztiak informatuko dira. Iaz, haur batek ia begia galdu zuen eta herrian jarritako plastikozko komunak izorratu diren petardoen eraginez, 2.000 €tik gorako gastuak eraginez konponketetan.
- UDAKO AISIA: UDALEKUA
- Begiraleak kontratatzeko, kurrikuluma info@arbizu.eus emailera bidaltzeko ekainak 16 arteko tartea egonen da.
- Baldintzak eta puntuazioarako oinarriak web gunean zintzilikatuko dira gaur bertan.
- Udalekuak uztailaren 3tik 31ra izanen dira.
- Karmenen etxe atze aldeko zaborrak zintzilikatzeko gunean plastikoak hautsita agertzen dira. Hau dela eta 2 gomendio: