ESKOLA ZAHARRA ERABILTZEKO, OINARRIZKO ARAUDIAREN PROPOSAMENA. EZTABAIDATZEKO BATZARRA: URRIAK 4, ostirala, 18:30tan. ESKOLA ZAHARREKO ARETO NAGUSIAN.
Erabilera anitzerako dugun azpiegitura eder honen funtzionamendua arautzeko proposamena duzu esku artean.
Badakigu denbora pasa ahala kasuistika ezberdinak emanen direla eta araudi hau osatu-moldatu beharrean egonen garela, baina hasiera eman behar diogunez, inguruko herrietako araudiak hartu eta oinarri bat proposatzen dugu. Proposamen hau, BATZARREAN eztabaidatu ondoren eta egin beharreko moldaketak eginda, onartuko da.
Besterik gabe, hona proposamena:
A.
OROKORRA:
1.
Instalazioetan edo utzitako materialetan suertatu daitezkeen kalteez erabiltzaileak erantzungo du.
2.
Erabilitako instalazioak garbi utzi behar dira. Horretarako, trapu, garbitzeko produktu, eskoba eta pala eskura egonen dira gune amankomun batean.
3.
Eraikinean jan edo erretzea, debekatuta dago.
4.
Ez usteko baten ondorioz, Udalak ekintza zehatz baterako instalazioa erabili behar badu, eskubidea izanen du eskatzaileari jakinarazita.
5.
Emergentziazko atea/k ezingo dira oztopatu.
6.
Egile eskubideengatik sortutako gastuez antolatzaileak/eskatzaileak arduratuko dira.
7.
Zerbitzu teknikoa antolatzailea/eskatzailearen kontura izanen da.
8.
Antolatutako ekimenen ezaugarrien arabera, Udalak seguru zehatz bat eska diezaioke antolatzaile/eskatzaileari.
9.
Erabilgarri egonen diren 3 espazioetatik ezingo dira ekimen iraunkorrekin (aldikotasun finko bat dutenek ikasturtean zehar) 2 espazio txikiak baino gehiago okupatu egun eta ordu tarte berdinean. Espazio handi libre geldituko da ekimen mota horietatik, baldin eta ez bada ekimen publikoa edo/eta Udalaren aldetik espreski baimendua.
10.
Ikastaro pribatu/ez publiko eta irabazi asmodunak (matrikula edo kuota kobratzen denean), hilero “alokairu” bat ordainduko dute, energia, garbiketa eta desgastea amortizatzen laguntzeko. Hilean 100,00 € izanen da eta urteko KAP-a gehituko zaio. Diru kopuru hori Udalak emanen dion kontu korrontean ingresatuko du hilaren lehen egunean, aurrez ordainduz.
11.
Espazioa okupatzerako orduan, bikoizketak suertatuz gero, hau izanen da lehentasun zerrenda:
a.
Ekimen publiko, dohainekoa eta irekia.
b.
Ekimen publiko dohainekoa eta zehatza/mugatua.
c.
Ekimen publiko ordaindua.
d.
Ekimen pribatu/ez publiko, dohainekoa eta irekia.
e.
Ekimen pribatu/ez publiko, doahinekoa eta zehatza/mugatua.
f.
Ekimen pribatu/ez publiko ordaindua.
12. Momentu berdinean 2 espazio erabiltzen ari diren ekimenak suertatzen direnean,
bateragarriak izan behar dira. Arazoa zarata edo soinua bada, lehentasuna, soinu
edo zaratarik ateratzen ez duen ekimenak izanen du.
13. Espazioa erabiltzeko eskaera egin duen ekimenak material zehatz baten erabilera
eskatzen badu, dena delakoa izanda ere, bukatzean, material hori jasota eta
espaziotik kanpo gelditu behar da, baldin eta ez bada espazio bertan gordetzen
den materiala. Orduan, jaso eta bere tokian utziko da.
14. Materiala gordetzeko espazioa behar bada, eskaera egin beharko da, horretarako
jarriko den biltegia erabiltzeko.
B. ESPAZIOA/K ERABILTZEKO ESKAERAK:
1. Eskaera, horretarako egonen den inprimaki bat betez eginen da. Inprimaki hau,
udal bulegoan erregistratu edo email bitartez bidali daiteke. Emaila:
2. Ekimen puntual batetarako eskaera bada 5 lanegun lehenago bidali edo
erregistratu beharko da. Eskaera multzo bat bada, 10 lanegun lehenago bidali edo
erregistratu beharko da. Ez da baimenik emanen garaiz eta idatziz ez badira
eskaerak egiten, baldin eta ez badago justifikatutako urgentzia bat.
3. Eskaerak erantzunik jasotzen ez badu, baimena emanda dagoela adieraziko du.
Ezezkoa balitz, eskatzailearekin harremanetan jarriko ginateke emailez edo
telefonoz.
4. Espazio berdina erabiltzeko egun eta ordu berean eskaera bat baino gehiago
baleude, eskatzaileekin jarriko ginateke harremanetan espazioen beste banaketa
bat egin daitekeen jakiteko. Ezinezkoa bada, aurreko ataleko 10. puntuko
lehentasun zerrenda aplikatuko da.
C. ZAINTZEKO BERMEA:
1. Eraikinean bertan egonen diren altzari, tresna eta material oro, zeuden egoera
berdinean geratu beharko dira erabili ondoren.
2. Urte osorako ekimena bada, 300€ko fidantza jarriko da, Udalak emanen duen
kontu korrontean ingresoa eginez. Urte bukaeran, arazorik ez bada, itzuli eginen
da.
3. Eman daitekeen erabilera okerren aurrean, dagokion kasuan, fidantza ez itzultzeaz
gain, suertatutako gastuen ardura hartuko du, edozein kasutan, eskatzaileak eta
erabilera okerra errepikatuz gero, Udalak uka diezaioke eraikinaren erabilera.
4. TASAK:
a. Mahaiak: 2 €
b. Aulkiak: 1 €
c. Boz goragailu edo/eta proiektorea: 25 €
d. Hesiak: 1 € eguneko
e. Udal langileen laguntza behar bada: 30 € ordua.
f. Espazio handiaren erabilera 20,00€. Espazio txikiaren erabilera 10,00€.
g. Ekimen pribatu/ez publiko, irekia eta sarrera ordaintzen bada: 500€
fidantza.
5. TASAK ORDAINTZETIK SALBUETSIAK:
a. Ekimena interes orokorrekoa, irekia eta irabazi asmorik gabea bada.
b. Antolatzailea herriko eragile bat bada, dohainikakoa eta herri mailako
ekitaldia bada.