Egitaraua jaso dugu etxe guztietan. Web gunean ere zintzilikatuta dago. Orain festen hasierari begira gaude...
- Herritar guztiondako festak diseinatzen saiatu gara. Denondako festak nahi ditugu. Horretarako, gehienetan, emakumeon gain erortzen diren lanak ere partekatu beharra dugu (janak egin, arropak garbitu, erosketak, haur eta nagusiak zaindu, etxea garbitu,...) denok, eskubidez, festez modu parekideago batean gozatzeko.
- Denok dugu, goiz, eguerdi, atsalde eta gau, kaleetan libre eta lasai ibiltzeko eskubidea.
- Programatutako ikuskizunetan parte hartzera deitzen ditugu herritarrak, kultur ekimenez gozatu eta kulturgintza bera babestuz, azken urteak, bereziki, ez dira izan eta sektore honendako batere onak.
- Euskaraz bizi garen herria izaten jarraitu nahi dugu. Arnasgunea. Jar dezagun gure aldetik eta balizko inguru erdaldunetan (barrakak, tabernetako musika,... ) eska dezagun euskal musika, adibidez.
- Gogoratu, petardoen erabilera ekidin eta salmenta debekatuta dagoela.
- Komun publikoak egoki erabiltzea komeni.
- Ta azkenik, GOZATU, DIBERTITU eta POZIK BIZI!
https://www.arbizu.eus/files/documents/2023/f35b2af40d2ae3924fb58bd7d6308a48san-juanak-egitaraua-2023-web-2pdf.pdf